Uda eta eguraldi onarekin batera, gure udako campusa heldu da.
Urte kaotiko honetan gazteenentzako hiri-campus hau antolatzea erabaki dugu. Aurten desberdina izango da, ez baikara Debara joango; Beasainen egingo dugu campusa. Hala ere, jarduera asko egingo ditugu, horiek guztiek eskatzen zaigun osasun-protokoloa betez. Segurtasuna da garrantzitsuena, parte-hartzaile guztien gozamenarekin eta ongizatearekin batera.
Kanpusa 2007 eta 2012 urteen artean jaiotako gazte guztiei zuzenduta dago, klubeko kide izan ala ez, guztiak gonbidatuta daude eta pozik hartuko ditugu. Animatu! Primeran pasatuko dugu!