KONTAKTUA info@bkl.eus
  1. Gabonetako 3×3.
  2. Formakuntza Gorka 02.12.2018
  3. Formakuntza Iñaki 06.11.2018
  4. La FEB llama a Xabi Chico
  5. BKL euskaraldia!!

SASKI ESKOLA

ONGI ETORRI BKL-KO SASKIESKOLAREN INFORMAZIO GUNERA

Saskieskolan saskibaloiaz gozatzeko eta ikasteko aukera eskaintzen diegu etxeko txikienei.

Benjaminentzako (2008-2009) entrenamenduak igandetan 16:00etatik 17:15etara izango dira, eta alebinenentzakoak (2007) berriz, 17:15etatik 18:30ak arte. Entrenamenduen helburua saskibaloian jokatzeko oinarrizko kontzeptuak erakustea da.

Entrenamenduak teknikoak izango dira, umeak 6 saskitan banatuta egongo dira, saski bakoitzean entrenatzaile bat izanik. 10 minuturo saskiz aldatuko dira eta gauza ezberdinak landuko dituzte.

Hau dena koordinatzaile baten ardurapean egongo da, eta hau, entrenamenduak planifikatu eta entrenatzaileak zuzentzeaz arduratzeaz gain, gurasoekin harremanetan mantenduko da.

Informazio gehiagorako jar zaitezte harremanetan Oskar Rodriguez Muñozekin;

  • Telefonoz: 659326610
  • Edo helbide elektronikoz, saskieskola@bkl.eus

LANTZEN DITUGUN BALIOAK

Taldekideak errespetatu
Aurkaria errespetatu
Entrenatzailea errespetatu
Epailea errespetatu

HELBURUAK

(B)alioak
(K)ontzeptuak
(L)udikoa