Datorren larunbatean, irailak 22, BKL Saskibaloiak 2018/19 denboraldiari hasera emango dion aurkezpen ekitaldia burutuko du.

Goizean, talde bakoitzaren argazki ofizialak aterako dituzte eta eguerdiko 12ak aldera, Beasaingo udaletxeko enparantzan elkartuko dira musika eta jokuen inguruan taldeen aurkezpen ofiziala egitera.

Guztira, 18 talde, 200 neska-mutil inguru izango dira bertan.

Honez gain, Saski Eskolako jokalariak ere bertan izango dira.

Gonbidatuta zaudete!