Duela aste batzuk Beasaingo BKL klubak hiriko arropa linea berria aurkeztu zuen, 3 kamiseta eta 3 jertse dituena.
Joan den apirilaren 24a izan zen eskaera egiteko azken eguna. Jendearen erantzuna oso positiboa izan da eta kluba oso eskertuta eta motibatuta sentitzen da.
Arropa 3-4 aste barru iritsiko da, gutxi gorabehera. Hala ere, laster bigarren epe bat irekiko dugu eskaera berriak egin ahal izateko. Arropa banatu ondoren ordainduko da. Informatuta edukiko zaituztegu.